
Besaulkiaren ideiari buelta bat ematera gatoz. Besaulkia bera hartu eta hankaz gora jarri gura dugu. Besaulkian eseri eta pentsatu egiten omen da. Horixe filosofiaren irudi klasikoa: nork bere bakardadetik pentsatzea. Mundu abstraitu batetik denari eta izan daitekeenari buruz pentsatzen ei du filosofoak. Horra hor gizartearen iruditerian hartu duen karga sinbolikoa. Bada, ekibokatuta egon gara: filosofiak behar du elkarrekin pentsatzeko espazio bat eraiki, besaulkian ipurdi bat baino gehiago sarrarazi.

PROGRAMAK




