NORTZUK GARA
Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.
PABLO MARTE (Cádiz, 1975)
Pablo Marte es artista, escritor e investigador. Actualmente desarrolla una práctica sintomática e intertextual donde elementos de lo biográfico, lo anecdótico, lo casual, los relatos vivenciales, etc, y elementos también de lo fabuloso, lo irreal o increíble, se reúnen en estructuras plurinarrativas. Graduado en Realización de cine y televisión por la Escuela Municipal de Audiovisuales de Barcelona y licenciado en Bellas Artes por la Universidad de Barcelona, ha mostrado su trabajo en contextos como el C3A (Córdoba), la Fundación Bilbaoarte, la galería Carreras Múgica (Bilbao), O Cineclube (Santiago de Compostela), HANGAR Centro de Investigação Artística (Lisboa), Tabakalera (San Sebastián), Azkuna Zentroa (Bilbao), Kadist Art Foundation (París), Artium (Vitoria), entre otros.
KEPA MATXAIN (Donostia, 1991)
Kepa Matxain ikerlaria eta kazetaria da. Egun doktore tesia egiten ari da bertsolaritzaren inguruan. Ikus-Entzunezko Komunikazioko Gradua (Mondragon Unibertsitatea) eta Filosofiako Masterra (UPV/EHU) ikasi ditu. Garoa Kultur Lab-en liburu saltzaile izan ondotik, komunikazio esparruko lanetan aritu izan da batik bat –kameralari, bideo-editore eta gidoilari–. Hiru Damatxo ekoiztetxearen sortzaileetako bat da. Hainbat hedabidetan kolaboratu izan du –Berria, Badok, Euskadi Irratia, Argia, etab.–, kulturaren bueltan ia beti.
GORKA BEREZIARTUA (Hernani, 1984)
Gorka Bereziartua (Hernani, 1984) kazetaria da Argia hedabidean. Azken 15 urteetako gehienetan medio horretako kultura saila gidatu du, Boligrafo Gorria bloga egitearekin eta beste hedabide batzuetan kolaboratzearekin batera (El Salto, Euskadi Irratia, Berria, Euskalerria irratia...). Argia-ren liburu-sailaren arduraduna da eta Beranduegi podcast satirikoko partaide finkoetako bat. 2019an ‘Ez gara neutralak’ saiakera argitaratu zuen.
JONE ALAITZ URIARTE (Arrasate, 1986)
Jone Alaitz Uriarte (Arrasate, 1986) arte garaikidearen esparruan lan egiten duen kultur-programatzailea da. 2015a geroztik, Tabakalerako arte departamentuan lan egiten du erakusketen antolaketan. Filosofian lizentziatua zen EHUn eta Arte Garaikidearen Historia eta Ikusizko Kultura Masterra ikasi zuen Madrilgo Reina Sofia Museoan. 2019ko udazkenean Lur Olaizolarekin batera ‘Phoenix Ragazza’ podcast-a zuzendu zuen consonni irratian. Hainbat kultur komunikabidetarako idatzi du eta egun Argia aldizkarian kolaboratzen du.
BEÑAT SARASOLA (Donostia, 1984)
Beñat Sarasola idazlea eta ikertzailea da. Bi poesia liburu argitaratu ditu, ‘Kaxa huts bat’ (Susa, 2007) eta ‘Alea’ (Susa, 2009). ‘Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi’ (Labayru, 2015) saiakera Santiago Onaindi bekari esker idatzi zuen. Bere azkeneko lana ‘Deklaratzekorik ez’ nobela da (Susa, 2019). Editore gisa, Susa argitaletxearen ‘Munduko Poesia Kaierak’ bilduma zuzentzen du. ETBko ‘Sautrela’ saioan gidoilari eta zuzendari aritu zen eta gaur egun EHUko irakasle eta ikertzailea da.
LUR OLAIZOLA (Donostia, 1988)
Lur Olaizola zinegilea eta programatzailea da. Tabakaleran zine departamentuko koordinatzailea da eta Elías Querejeta Zine Eskolan irakaslea. Zinegile gisa ‘Xulia’ (2019), ‘Zerua blu’ (2020) eta ‘Hirugarren koadernoa’ (2022) piezak egin ditu. ‘Zinema feministare historiak’ zikloa programatzen du Tabakaleran eta Artiumen. 2019an Jone Uriarterekin batera Phoenix Ragazza podcast-a zuzendu zuen consonni irratian.
SAHATSA JAUREGI (Itaparica, 1984)
Sahatsa Jauregi artista eta Okelako partaidea da. Bere lana Tabakalera, Halfhouse, Carreras Múgica, Azkuna Zentroa, Bilbaoarte, Koldo Mitxelena edo Montehermoson ikusgai egon da besteak beste. 2019an ‘Gure Artea’ Saria eskuratu zuen eta 2017an ‘Ertibil’ Bizkaiako lehen saria. Erakusketa diseinu eta koordinazio lanetan ere aritu da, zine ziklo bat jarri izan zuen martxan eta kultur esparruko jaialdi ugaritan hartu du parte.
ENRIKE HURTADO (Bilbo, 1973)
Enrike Hurtado "http://www.ixi-audio.net"; -en parte da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako fakultatean irakasten du. Enrike Hurtadoren lana zuzeneko inprobisaziotik eta soinu-instalazioetatik hasi eta kontzeptuzko grabazioetaraino hartzen du. Artea ikasi zuen eta Euskal Herriko punk/post- hardcore eszenan parte hartu zuen, 2000ko hamarkadaren hasieran Londresko ixi taldean ordenagailuz musika egiten hasi zen arte, musika esperimentalerako softwarea garatzen zuen bitartean.
OIHANE IRAGUEN (Bilbo, 1985)
Oihane Iraguen Zabala, Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua EHUn, Arte garaikide teknologiko eta performatiboan masterra eta doktorea Arte eta Teknologia sailean EHUn. Lan esperientzia ikusentzunezko ekoiztetxetan: Pausoka, Eyeworks eta Warner Bros-en eta irakaskuntza IED (Istuto europeo Di Design, Madrilen) eta Artiatx arte espazioko ko-komisariotza lanetan egon da. Gaur egun Arte Ederretan irakaslea artea eta tekonologia sailean.
MAIDER ARREGI MARKULETA (Oñati, 1996)
Azken urteetan, Donostian bizi da. Filosofian graduatua eta, ostean, Gizarte Antropologiako Masterra egina. Bertsolaria da eta militante transfeminista. Gaur egun, ‘Infernua Bizirik’ taldean eta ‘Donostiako Transmaribollo Asanblada’-n militatzen du.
MIREN JONE LIZARZABURU (Ondarroa, 1998)
Filosofiako ikaslea EHUn eta militante transfeminista. Donostia eta Ondarru artean bizi da. Bollerismoa eta loditasuna lantzen ditu ikuspegi feminista eta antikapitalistatik.
AINHOA URIEN TELLETXE (Abadiño, 1995)
Azken urteetan Donostia inguruan bizi da. Filosofian graduatua eta Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista ikasketak egindakoa. Bigarren hezkuntzako irakaskuntzan aritu izan da. Gai-jartzaile lanetan aritzen da. Bokazioz idazlea, argitalpenen artean liburu bat nabarmentzen delarik: ‘_Poesia, zaurien ukendu_’.
ANA ARSUAGA (Tolosa, 1994)
Ana Arsuaga artista eta musikaria da. Arte Ederretan graduatu zen EHUn, eta bertan egin zuen Pinturako masterra. Galería H2O-n, Barcelona Gallery Weekend jardunaldietan, edo Galeria B eta B-n (Lekunberry, Nafarroa Behera), erakusgai izan du bere lana, besteak beste. Musikaren esparruan, Verde Prato bakarkako proiektua dauka, eta harekin, hainbat jaialdi eta kontzertuetan jo izan du, esate baterako, Sonar CCCB-en, Primavera Sound-en, BBK Live-n, Documenta Madrid-en, Feed the Wave Milan-en, MIL Lisboan, edota EXPO DUBAI nazioarteko erakusketan. Musika Bulegoa Saria eta Premios Min euskarazko diska onenerako saria eskuratu zuen 2022an. Berria-n, bestalde, musikaren inguruan iritzi zutabe bat idazten du.
ANDER GORTAZAR BALERDI (Donostia, 1985)
Ander Gortazar arkitektoa da. Euskal Herriko Unibertsitatean eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan ikasi zuen, eta hirigintzaren, lurralde antolamenduaren eta mugikortasunaren bueltan dihardu lanean. Aldiri. Arkitektura eta abar aldizkarian taldekide (2009-2021) eta Gaur8 astekarian kolaboratzaile (2012-2021) izan da. RAZ bulegoaren sortzailea da Jacek Markusiewicz-ekin batera, eta hirigintza irakasle elkartua EHUko arkitektura eskolan.
JONANDER AGIRRE MIKELEZ (Donostia, 1988)
Escola Superior d’Arquitectura de Barcelonan ikasitako Arkitektoa da. 2010etik aurrera proiektuak gauzatu ditu bere kasa, arkitekto, artista, instituzio, komunikabide edo herri-mugimendu desberdinekin elkarlanean. Gaur egun proiektu desberdinetan dihardu lanean Donostian, AZPI Kultur Elkartetik.
DANELE SARRIUGARTE MOCHALES (Elgoibar, 1989)
Idazlea eta itzultzailea. Bi eleberri eta zenbait kontakizun argitaratu ditu, eta hainbat autoreren lanak euskaratu (Angela Davis, Eva Illouz eta McKenzie Wark, besteak beste). Elkarrizketa sakonak egiten ditu hiru astean behin Argia aldizkarian, eta beste hedabide batzuekin ere kolaboratzen du tarteka. Gaur egun, Poppera, afterra, utopia emanaldia eskaintzen ari da Miren Narbaiza MICErekin batera. Beste zerbait idazten ari da.
IBAI ATUTXA ORDEÑANA (Galdakao, 1984)
Ibai Atutxa idazlea eta kultur teorialaria da. ‘Barbaroak eta zibilizatuak’ (2022), ‘Kanonaren gaineko nazioaz’ (2012) eta ‘Tatxatuaren azpiko nazioaz’ (2011) liburuak argitaratu ditu bakarka, eta Iratxe Retolazarekin ‘Indarkeriak dantzatzera behartzen gaituzte’ (2021). Pentsamendu kritikoaren bueltan sortutako hainbat kolektiboren parte izan da: 452ºF, Lapiko kritikoa, Teoria Kritikoa Bilbo-Bartzelona eta Bestiak liburutegia kasu. EHUko irakasle eta ikertzailea da egun, eta militantea Bilboko okupazio eta autogestio mugimenduan.