Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS













#09: Sylvia Plath



Sylvia Plathek bizitza eta obra laburregiak izan zituen, baina utzi zizkigun lanak urrez markatzeko horietakoak izan ziren. Poesia konfesionalaren korrontean kokatu izan da, baina idazle handi guztien antzera, etiketez harago joateko gaitasuna izan zuen. Euskaraz bere bi lan funtsezko ditugu berriki itzuliak, Ariel eta beste poema batzuk (Iñigo Astiz) eta Beirazko kanpaia (Garazi Arrula), eta lan horietatik abiatuta Plathen obra eta haren testuinguru literarioa aztertu ditugu saio berri honetan. Astiz eta Arrularen iritziak jasotzeaz gainera, Asier Urkizaren kolaborazioa ere izango dugu, zeina hemendik aurrera saio guztietan atal berezia izango baitu

Bibliografia

Sylvia Plath, Ariel eta beste poema batzuk (itzul. Iñigo Astiz).

Sylvia Plath, Beirazko kanpaia (itzul. Garazi Arrula).

Donald Allen (ed), The New American Poetry.

Musika

Ibil Bedi: Lokatzarena.

Ibil Bedi: Zitekeenarena.

Ibil Bedi: Xirarena.

Ella Fitzgerald: It’s Only a Paper Moon.

Ibon RG eta Verde Prato: Judizio Jenerala

Kolaboratzaileak

Iñigo Astiz, Asier Urkiza eta Garazi Arrula.