Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS














#01: Nia, banakoa sortzen eta erregulatzen duen dispositiboaren baitan


Gizabanakoaz arituko gara. Hobe esanda, garai eta tokiotako gizabanakoaren gehiegizko banitateaz. Michel Foucaulten analisi postestrukturalistatik abiatuko gara diziplinak eta biopolitikak duten eragina aztertzeko. Ondoren, Albert Galvany filosofoaren laguntzarekin Sunziren Gerraren artea-ko “Ohaideen pasartea” irakurriko dugu, antzinaroko Txinako teknika diziplinarioetaz jarduteko. Danele Sarriugarteren “Bakarrik ezin da” pieza artistikoak pentsatzeko beste eduki eta forma batzuk ekarriko dizkigu.