Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS














#02: Transmaribollo GUnea



Generoaren ikuskera biologizistei eta liberalei aurre eginez, irakurketa materialista bat egiteko helburuarekin elkartu gara. Irakurketa horretan hainbat pentsalari izan ditugu bidelagun, eta Jule Goikoetxea filosofoari elkarrizketa egin diogu. Ekarpen artistikoa Eli Pagola bertsolariaren esku.