Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak, programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS














#01: Eremuak-en jardunaldietako irratsaioa
 


Eremuak programak urtero antolatzen dituen jardunaldietarako bi zeregin eskatu zizkiguten Basilikakoei: lehena, artean existitzen ez zen erakusketa bat irudikatzea. Hortik egin genuen “Pikardatu hedatua” izeneko testua (HEMEN irakur dezakezuena). Bigarren eskaria, berriz, jardunaldien aurkezpenerako zerbait prestatzea izan zen. Zuzeneko irratsaio simulazio hauxe egin zuten Beñat Sarasolak, Sahatsa Jauregik eta Jone Uriartek.