Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS














#01: YBA belaunaldia. Sarah Lucas eta Tracey Emin
 



Ezkaratzako lehen programarako, 90. hamarkadako Ingalaterra izango dugu hizketagai, Londreseko hirian urte horietan eman zen loraldi artistikoa ekarri nahi izan dugu gure sukalde honetara, Young British Artist izenaz ezagutzen den talde-artistikoaz arituko gara hizketan. Baina batez ere, bi artistaren ibilbide artistikoan, obran, eta nola ez, bizitzan egingo dugu parada, Tracey Emin eta Sarah Lucas izango direlako gure protagonistak.

Ezkaratza toki intimoa da, epela eta erosoa, eta gure helburua da lagunartean eraikitako espazio honetan luze eta sakon hitz egitea. Horretarako, liburuetako pasarteak irakurriko ditugu, PJ Harvey-ren musika british-a entzungo dugu, agian pinta bat edo beste ere edango ditugu, eta Bethnal Green Road 103. zenbakian eskuz eta pintura zuriz The Shop idatzita duen erakusleihoa imaginatuko dugu; bertan baitaude, irribartsu eta gure zain, hogeitapiku urte besterik ez dituzten Sara Lucas eta Tracey Emin.

BIBLIOGRAFIA

- High Art lite. Esplendor y ruina de Young British Art, Julian Stallabrass

- Emotion. Young British and American from the Goetz Collection. Iwona Blazwick and Carl Freedman.

- Tracey Emin How it Feels. Philipi-Larratt Smit, MALBA, 2012

- Tracey Emin : I need art like I need God. Emin Tracey; Collings, Matthew; Kent, Sarah; Brown, Neal. London : Jay Jopling, 1998

- Strangeland. Emin, Tracey; Attrache, Ismael. Barcelona : Alpha Decay, febrero de 2016

-  Sarah Lucas : self-portraits and more sex. Lucas, Sarah; Compta, Víctor; Williams, Nigel. Centre d'Art Tecla Sala

-  Sarah Lucas. Lucas, Sarah. Rotterdam : Museum Boymans-van Beuningen, 1996

- Sensation : young British artists from the Saatchi Collection. Brooks Adams, 1997