#02: NICO. ICON.
Ezkaratzako bigarren programa honetan, Nicoren ispilua izango gara, we will be her mirror, Jennifer Otter Bickerdike idazlearekin batera, You are Beautiful and you are Alone biografiaren egilea. Egiteko honek badauka justizia soziala egitetik zerbait, pertsona bati dagokion tokia ematearena, edo behintzat, estereotipo hutsalak auzitan jarri eta garaiko testiguen bizipinetatik NICO musikagilea ahalik eta modu zehatzenean nor zen jakitearena, datu objektiboekin, bere egunerokoa irakurriz, bere lagunen ahotsak entzunez, garaiko aldizkariak eta egunkariak mihatuz. Eta batez ere programa honen helburua Nicoren talentu musikala aldarrikatzea izango da, Nico modeloaren, Nico Factoriko superstarraren, Nico musikari ospetsuen maitalearen gainetik.