Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS














#05: Elkarrizketen artxibo bat
 



forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika.

Elkarrizketen artxibo bat. Pentsamendu kritikoak ez du zirkulatzen soilik autore jakin batzuen liburuak irakurrita. Gertatzen da, baita ere, pentsalariei egindako elkarrizketei esker, eta liburuen irakurleen elkarrizketei esker. Danelek halako elkarrizketak egiten ditu hemen eta han. Gaur: elkarrizketatzaile elkarrizketatua