Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS














#02: Afektuak
 

forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke «gaizki planteaturiko auziak ahantzi». horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika. formaedukia. kirrinka egiten digutenez.

gaurkoan: Afektuak. Maggie Nelson, Roland Barthes, Sara Ahmed, Remedios Zafra, Ann Cvetkovich, Mari Luz Esteban, Alicia Valdes, Amador Fernández-Savater, Laura Muelas, Eva Illouz, Baruch Spinoza, Gilles Deleuze, Felix Guattari, Antonio Negri, Brian Massumi, Franco “Bifo” Berardi, Susan Buck-Morss.