Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS














#07: beste zerbaitez zerbait
 



Beste zerbait argitaratu du Danele Sarriugartek consonnirekin. Zirikan egin zen lehenengo aurkezpena Ibai Atutxa -k lagunduta. Biharko Formaedukia aurkezpen haren grabazioa da. Eleberri mutante bat mutazioz josia. Euskal Herriko indarkeria sarearen lanketa literarioa. Formaedukia zuzenean

forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika.