#08: oinarria, aurkakotasuna. superestruktura

formaedukia dator oporretatik bueltan Danele Sarriugarte eta Ibai Atutxarekin. Stuart Hallen lana hartu eta Marxen eskutik datoz loturak Wittig, Butler eta Spivakekin. Zerk osatzen du hankaz gora jarri beharreko oinarria? zer da azken buruan determinatzailea? nola egin aurka?
forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika.



