Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS














#04: Autoedizioa


Musika munduan sortzen diren zigilu independienteak eta fanzineak dira ikergai laugarren saio honetan. Horretarako, Sarah Rasines eta Antton Iturbe gonbidatu dira, biek euren praktika propioan jarduteaz gain autoedizioan murgilduta bait daude, bata kaseteekin bestea musika-soinu fanzineekin.