Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS














#03: Brutal Misunderstanding



Mikel R Nieto, praktika fonografikoan aritzen den artista, eta Jone San martin, dantzaria eta koreografoa, “ADITU” izeneko proiektuan murgildurik daude. Bertan soinua/entzumena eta keinua/gorputzaren hartu emanak ikertzen dituzte, arretaren kontzeptua kolokan jarriz, soinua esparru fisikora eramanez. Entzule normatiboak entzuten dituen (a)hots modulatuetatik haratago.

Gorputza eta espazio fisikoa. Entzumena eta espazio akustikoa. Bata bestearen behar.

Ez da soilik belarriekin entzuten dio Jonek.

Isiltasuna ere dantzatu daiteke dio Mikelek.