Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS














#01: Ruralitatea, gaur
 


Hiritik kanpo dagoena aztertzen saiatu gara lehen saioan. Landa-eremua, suburbia, hiri difusoa, hinterland... hainbat izendapen dituen degradatu honek zer forma hartzen du Euskal Herrian? Landa vs Hiria dikotomiaren egokitasunaz aritu gara, garraioa, produkzioa eta nostalgia tartean.

BIBLIOGRAFIA ETA AIPUAK

Milikua Larramendi, Leire. Lur gainean, itzal azpian. Emakume nekazariak eta parte hartzea. Lisipe, Susa, 2022.

Is this rural? saila. a+t architecture publishers, Gasteiz, 2020-2022.

Cerarols, Rosa eta Nogué, Joan. L'altre món rural. Reflexions i experiències de la nova ruralitat catalana. Tigre de paper, 2022.

Rem Koolhaas-en Countryside hitzaldia: oma.com/lectures/countryside

Dioni López, Jorge. La España de las piscinas. Arpa, 2021.


Proiektua

Garbizu Collar Architecture + KRI . Rhizoma. Europan 16 Beizama.

https://www.kri.archi/rhizoma


Filmografia

Carla Simón. Alcarràs. 2022.

Estibaliz Urresola. 200.000 erle espezie. 2023.

Rodrigo Sorogoyen As bestas. 2022.


Diskografia

Testura, (I).

Testura, (VII).

IbonRG eta Verde Prato, Judizio generala.