Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS













#02: VALIE EXPORT



1968. urtean Municheko zine porno batera emakume bat sartu zen. Goitik behera larru beltzez jantzita zihoan. Galtzetako hankartea moztuta zeraman eta alua bistan. Metralleta bat zeraman, Kalashnikov bat, agian. Zinema aretoko ilara batetik bestera paseatzen zihoan, poliki, ikusleak metralletarekin buruan apuntatuz. Jendea -gizonezkoak ia gehienak- pixkanaka aretotik ateratzen joan ziren.  Hala izan ote zen? Phoenix Ragazzaren bigarren programarako Lur Olaizolak eta Jone Uriartek VALIE EXPORT austriarraren obra hartuko dute ardatz eta arte esperimentalean bide-urratzaile izan den artistaren obrak aurkeztuko dizkigute programa koral batean.

Kolaboratzaileak: Martí Manen eta Alba Baeza.

MUSIKA

Pinpilinpussies. Fuerza 3 (2020)