Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS













#05: Eneka Fernández: Gran Sol





Phoenix Ragazzaren bosgarren honetan, izozmendi itzelak zeharkatuko ditugu, bakailo-sardak izango ditugu segika eta ozeano Atlantikoaren ertz batean dagoen Ternua irlan jarriko ditugu oinak. Izan ere, bertatik Saint Pierre et Miquelon izeneko irla txiki batetik José Fernándezek bere familiari hainbat urtez idatzi zizkien gutunak irakurriko ditugu, eta eskutitz horien norabidea jarraika, hainbat milia bidaiatu ondoren, berriz iritsiko gara Trintxerpera, Gran Sol kalera. Bertan egoten baitziren zain, Joséren zazpi seme-alabak eta Carmen, haren emaztea, aita-senarraren berriak irakurtzeko desiran.


Eneka Fernández Joseren alaba da, anai-arrebetan 6.ena, eta 2017 eta 2022 urteetan aitari eta amari argazki-liburu bana eskaini dizkie. Bakoitzari bat: itsasoratzen zen gizonari, eta lur-zorutik, familia aurrera ateratzen duen emakumeari.

Saio hau gainera, Phoenix Ragazza programaren azkena izango da. Laster-arte bat esaten diogu, oraingoz, mikro aurrean hain gustora egon garen proiektu honi.

Kreditua:
Estudio Primo