Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS













#04: San Simón 62





San Simón 62 Irati Gorostidik eta Mirari Echávarrik zuzendu duten pelikula da. Filma pasa den edizioko Punto de Vista Jaialdian estreinatu zen eta Phoenix Ragazza programara ekarri nahi izan dugu. Beraz, laugarren saio honetan, San Simón 62 pelikula abiapuntu hartuko dugu, artisten ibilbideetan sakontzeko, aurreko lanak ikusteko eta batez ere, azken film honek eskaintzen dizkiguten sarbideetatik haratago bidaiatzeko aukera izango dugu. Etxera gatoz bueltan oraingo honetan Phoenix Ragazzan, Irati Gorostidi eta Mirar Echavárrirekin.

MUSIKA:

Peru Galbete, Beiratu diska.

IRUDIAK:

San Simón 62 pelikulako fotogramak.

ESTRAKTUAK:

Euritan (Arantza Santesteban, Irati Gorostidi, 2017), Cuerpos #1 Santa Agueda (Mirari Echávarri, 2017), San Simón 62 (Irati Gorosti, Mirari Echávarri, 2022)