Estiloa. Ahoz aho darabilgun hitza da. Edozein unetan ebakitzen dugu: norbaiten janzteko abilezia txalotu edo kritikatu nahi dugunean, artista baten apustuari buruz hizketan gabiltzanean, mugimendu artistiko bat beste batengatik bereizi nahi dugunean, estiloa zaigu helduleku. Zenbaitetan, ematen du halako "aterki-termino" horietako bat bilakatu dela, gauza asko eta askotarikoak kabitzen direla estilo hitzaren barruan. Sakonetan, kontu honi heldu diogu. Zertaz ari gara estiloa aipatzean? Horretarako,
Peio Aguirre arte kritikaria elkarrizketatu du Kepa Matxainek, orain gutxi "Estilo. Estética, vida y consumo" (Turner) liburua argitaratu duena.