Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS














#02: Kritika krisian


Kultur kritikaren krisia izan dugu hizpide bi ataletan banatutako saio honetan. Aurrenekoan, Terry Eagletonen ‘The Function of Criticism’ liburua aletu dugu instituzio kritikoaren bilakaera errepasatu asmoz, eta Antton Iturbe kritikariak gaiaz esandakoak ere komentatu ditugu. Bigarrenean, beste hiru kolaboratzaileren aipuak: Jon Eskisabel, Haizea Barcenilla eta Iratxe Retolaza.

BIBLIOGRAFIA

Barcenilla, H., Egaña, I., Retolaza, I., & Serrano, A. (2019, ekainak 2). Kultur kritika feministaz. Berria. https://www.berria.eus/paperekoa/1961/031/001/2019-06-02/kultur-kritika-feministaz.htm
Eagleton, T. (1999). La función de la crítica. Paidós.
Egaña, I. (2014). Izan gabe denaz: Hogeita hamar urte hedabideetako euskal literatur kritikan. Utriusque Vasconiae.
Literatura kritikariak (Zenb. 334). (2011, ekainak 18). In Sautrela. EITB. https://www.eitb.tv/es/video/sautrela--2010-2011/6292/4483/literatura-kritikariak/
Matxain, K. (2020). Arte kritikaren zuloa. Argia, 2694, 44–47.
Múgica, M. (1998). Debile principium: Libelo sobre la cultura en euskera. Haranburu Editor.
Sontag, S. (1984). Contra la interpretación y otros ensayos (H. Vázquez Rial, Itzul.). Seix Barral.
Zaldua, I. (2016). (Euskal) literaturaren alde (eta kontra): Dekalogoak, manifestuak eta bestelako artefaktu apokaliptiko zein integratuak. Elkar.


AUDIOA

'La balada del irritante' - Cabezafuego (2018)
'El traje del emperador' - Cabezafuego (2014)