Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS














#01: Moderno


Ramon Saizarbitoriarentzat moderno izatea da norbere garaiko jendea izatea –garaikidea izatea–. Hortik abiatuta, garaikidetasunaz aritu dira Sakonetaren lehen saioan Jon Urzelai eta Kepa Matxain, berritzaile izateaz –edo sasiberritzaile izateaz–, errealismo kapitalistaz, konbentzioari iskin egiteaz; orain jauzika, orain brinkoka, orain itzulinguruka, orain toreatuz, galdera handien bueltan aritzearen atrebentzia, arriskua, bertigoa ahal bezala kudeatuz.

BIBLIOGRAFIA

Adorno, T. W. (1983). Teoria estética. Ediciones Orbis.

Agamben, G. (2011). Lo contemporáneo. https://es.scribd.com/doc/195241995/Giorgio-Agamben-Lo-Contemporaneo

Debord, G. (2015). La sociedad del espectáculo (J. L. Pardo, Itzul.). Pre-textos. Fisher, M. (2017). Realismo capitalista: ¿no hay alternativa? (C. Iglesias, Itzul.). Caja Negra.

Jameson, F. (2004). Una modernidad singular. Ensayo sobre la ontologia del presente. Gedisa. https://www.traficantes.net/libros/una-modernidad-singular

Reynolds, S. (2016). Retromanía: La adicción del pop a su propio pasado (P. Schanton, Arg.; T. Arijón, Itzul.). Caja negra.

Sarasola Santamaría, B (2014). El Segundo Modernismo. La dialéctica de la modernidad y la posmodernidad estética desde la Escuela de Frankfurt hasta la actualidad [http://purl.org/dc/dcmitype/Text, Universitat de Barcelona). https://dialnet.unirioja.es/servlet/tesis?codigo=87283

AUDIOA

116' eta 'Liliak ihes' - Lurpekariak - Itsasotik Iturrira (Gaztelupeko Hotsak, 2018)

'Zanbuia', Ongi Etorri Zabortegira', 'Vals Dm' - Nigara Zuek - Zabortegitik Salbatuak (Mukuru, 2020)

Ibon RG & Verde Prato, “Judizio Jenerala” (2021)