Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS













#04: Susan Sontag interpretatu nahian



Susan Sontagen bizitza eta pentsamendua izango dugu mintzagai saio honetan. Sontagi buruzko Benjamin Moser-en biografia abiapuntutzat harturik, pentsalaria intepretatu nahian ibiliko gara, haren artikulu famatuenetako baten (Interpretazioaren kontra) goiburuaren kontra. Horretarako, Arantza Santesteban zinegilea izango dugu gurekin, eta Sontagen figuraz gain haren zinemaz ere arituko zaigu.

BIBLIOGRAFIA:

MOSER, Benjamin. Sontag: vida y obra. Anagrama, 2021.
SONTAG, Susan. Contra la interpretación. Penguin Random House, 2014.
SONTAG, Susan. Declaración. Cuentos reunidos. Penguin Random House, 2019.
SONTAG, Susan. El benefactor. Punto de lectura, 2002.
SONTAG, Susan. Sobre la fotografía. Alfaguara, 2005.
SONTAG, Susan. Ante el dolor de los demás. Punto de lectura, 2004.
SONTAG, Susan. La enfermedad y sus metáforas. El SIDA y sus metáforas. Taurus, 2003.

MUSIKA:

Amodio, Amodio I
Telmo Trenor, Makina Herramienta
Telmo Trenor, In & Out French Fries
Telmo Trenor, Ia Guriak Egin Du