Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS













#05: Gonzalo Torné




Gonzalo Torné idazlea da 5. Zeelanda Berriko protagonista. Bere belaunaldiko idazle espainiar interesgarrienetakoa, mundu literario propioa sortu du orain arte idatzi dituen lau nobeletan: Hilos de sangre (2010), Divorcio en el aire (2013), Años felices (2017) eta El corazón de la fiesta (2020). Nobelagilea izateaz gain, editore eta literatur kritiko lanak ere egiten ditu, eta horietaz guztiez ere jardungo gara saioan. Idazlearen ideia eta estrategia literarioetan murgiltzeko parada ezin hobea da Tornék eskaini digun elkarrizketa hau.

Bibliografia:

Torné, Gonzalo. Lo inhóspito. Saymon, 2007.
Torné, Gonzalo. Hilos de sangre. Random House, 2010.
Torné, Gonzalo. Divorcio en el aire. Anagrama, 2013.
Torné, Gonzalo. Años felices. Anagrama, 2017.
Torné, Gonzalo. El corazón de la fiesta. Anagrama, 2020.
Torné, Gonzalo. La cancelación y sus enemigos. Anagrama, 2022.

Musika:

Gailu, Esazu.
Gailu, Baserritar bati entzun ondoren.
Gailu, Azken bidaia.
IbonRG eta Verde Prato, Judizio generala.