Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak,  programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS













#01: Springora: Onespena, abusua, literatura


Zeelanda Berriaren lehenengo saioan Vanessa Springoraren 'Le Consentement' liburua izango da abiapuntua eta literatura eta pederastiaren inguruan hausnartzeko baliatuko dugu. Springora eta Gabriel Matzneff-en kasutik abiatuta, beste kasu batzuetara egingo dugu jauzi, hala nola, Bianca Lamblin eta Simon de Beauvoir/Jean Paul Sartre, Jaime Gil de Biedma, eta Sandro Penna. Kasu bakoitzaren ertzak azaltzen eta aletzen saiatuko gara, aurre juzguko begiradak eta analisi totalizatzaileak ekidinez. Zer suposatzen du literaturan abusua errepresentatzeak? Zein alde dago literatur-genero batetik bestera? Zer eragin du idazlearen figuraren gurtze publikoan? Nola erabili dute abusatzaileek literaturaren sona abusua estaltzeko?

BIBLIOGRAFIA

Alemany, Luis. “¿Puede homenajear el Instituto Cervantes a quien se ha jactado de
pederasta”. El Mundo.
https://www.elmundo.es/cultura/literatura/2021/01/13/5fff05fbfc6c83b36c8b46a9.html

Echevarria, Ignacio. “En torno al caso Matzneff”. El Cultural. https://elcultural.com/en-torno-
al-caso-matzneff

Echevarria, Ignacio.”Homenajes”. El Cultural, https://elcultural.com/homenajes-2

Jaume, Andreu. “Homenajear al poeta”. El Mundo https://www.almendron.com/tribuna/homenajear-al-poeta/

Lamblin, Bianca. Mémoires d'une jeune fille dérangée. Le Livre de poche, 1993.

Ovejero, Félix. “El feo asunto de García Montero y Gil de Biedma. El Mundo.
http://hemeroflexia.blogspot.com/2021/01/el-feo-asunto-de-garcia-montero-y-gil.html

Penna, Sandro. Bilduma bat. (Itzul. Iñigo Astiz). Farmazia Beltza, 2019.

Popova, Milena. Sexual Consent. MIT Press, 2019.

Springora, Vanessa. Le consentement. Grasset, 2020.

Trapiello, Andrés. Carta abierta a Luis García Montero. Hemeroflexia.
http://hemeroflexia.blogspot.com/2021/01/carta-abierta-luis-garcia-montero.html

AUDIOA

-Amodio, “Amodio I”.
-Reykjavik606, “Decorama”.
-Reykjavik606, “Venice Beach”.
-Reykjavik606, “Endless Summer In Peckham”.
-Ibon RG & Verde Prato, “Judizio Jenerala”