Grezia Zaharrean Kronos jainkoak gorpuzten zuen denbora, urteen eta egunen joan geldiezina. Kairós izeneko beste jainko txiki bat ere bazuten, dena den, krisiaren edo aukeraren uneaz aritzeko erabiltzen zutena. Kairos oso arin mugitzen da ordea, eta adi egon beharra dago harrapatu nahi izanez gero, buru soilaren atzetik erortzen zaion ile adatsetik heldu eta eskuen artetik ihes egin ez dakigun. Horretan arituko da Jon Urzelai, krisi ekosozialaren testuinguruan, etengabe bueltaka dabilen Kairósen lorratzaren atzetik.
PROGRAMAK
ENTZUN