Phoenix Ragazza programak gertaera artistiko bat hartzen du abiapuntu unibertso zabal bati bide emateko. Gertu ditugun erakusketak, jaialdiak edo artisten lanak programa bakoitzean sakon eta zabal landuko ditugu, hitzez, errefentziaz, soinuz, irudimenez, irakurketez eta lagunez inguratuta. Gaurkotasuna, iraganari helduz eta etokizuna imaginatuz landu nahi dugu, gertakariak elkarren artean erlazionatuz, ahotsak nahastuz, testuinguru aproposak sortuz, hori guztia, irakurketa posible ugarietara heltzeko asmoz.
Phoenix Ragazza programak lehen fase bat izan zuen consonni irratian 2019ko udazkenean. Formatu bera erabiliz, oraingo honetan, artea eta zinemaren arteko narratibetan zehar mugituko gara, ahozko-saiakera izan liteeken espazio batera gerturatuz eta betiere gaiak perspektiba feminista batetik landuz. Jone Uriartek eta Lur Olaizolak gidatzen duten programa da, hitzak, soinuak, musika, lekukotasunak, hausnarketak, zalantzak eta eskutitzen irakurketak uztartuko dituena.
PROGRAMAK