Sakonetako parajeetan bakarkako ibilaldiak eskaintzen dira: kultur monografia jasangarriak malkar zabaletan barna, pauso sosegatuz. Kepa Matxainek eta Jon Urzelaik han-hemen irakurritako testuak ordenatuko dituzte, eta, bide batez, beren burua ere bai. Oharra: eskaintza mugatua (ez dira onartzen turistak –are gutxiago bidaiariak–, crossfiteroak, mendi-maratoilariak, break-dance zaleak, eskalatzaileak, patinete-elektrikodunak, furgoneteroak, ibiltari nordikoak, flanêurrak, parkourlariak, titiriteroak eta, oro har, toaila batean etzanda egoteko arazoak dituztenak).
PROGRAMAK